XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Rafaellak ostera ere bultza egin zion Jimi, eta honek sartu beste aukerarik ez zuen izan.

- Baina, zer mila arraio...!

- Doktorea berehala izango da zuekin -azaldu zuen batadun emakumeak.

- Zer doktore eta doktore ondo! Rafaella, azal iezadazu behingoz hemen zer gertatzen ari den.

- Oso erraza, laztana: zure hagin hori behin betiko konponduko dugu, horixe gertatzen da.

- Ai ene, laztana! Beraz, hau dentista baten kontsulta da! Ni banoa!

Ateko krisketari oratu zion irteteko asmoz, eta kraskada metaliko bat entzun zen. Jimek, irribarre tuntun batez, krisket zati bat erakutsi zuen.

- Hara, hau apurtuta dago.

Orduan dentista azaldu zen.